Norbaitek entzutea
behar duzu?
Zure kezkak norbaitekin
partekatu nahi dituzu?
Bultzada bat behar duzu
erabaki garrantzitsu bat
hartzeko?
Gipuzkoako gazteei beren zailtasunei (pertsonalak, sozialak, familiakoak, lanekoak edo ikasketetakoak, etab.) aurre egiten doan eta modu anonimoan laguntzen esperientzia luzea duen zerbitzua.
Tresnak eta baliabideak eman nahi dizkizugu, zure egoerari aurre egiteko gai izan zaitezen eta aurrera jarrai dezazun.
No problem!
Argi izan pertsona guztiok behar dugula laguntza gure bizitzako uneren batean.
NORENTZAT DA?
BadaBideBat 18 urtetik gorako gazteentzat da, sexua, jatorria, identitate/aniztasun sexuala edo erlijioa kontuan hartu gabe; entzunak sentitzeko, kezkak partekatzeko eta/edo erabakiak hartzeko premia duen edonorentzat.
Ez diozu zertan zure egoerari bakardadean aurre egin.
Berdin dio zer arazo den: zure bikotekidearekin, zure lagunekin, ikasketekin edo lanarekin, senideekin, adikzioekin zerikusia dutenak. Beharbada, bakarrik edo triste sentituko zara, edo ez zara mundu honetan sartzen, zure sexu-orientazioak emozionalki kezkatzen zaitu…
Zuri entzuteko irrikan gaude, esku bat botatzeko. Ez dugu nahi kezkatzen zaituzten sentimenduak ezabatzea, baizik eta sentimendu horiek ulertu eta bideratzen jakitea.
Nola kontaktatu
Nola nahi duzu hitz egin? Aukeratu nola sentituko zaren gustora. Gogoratu doakoa eta anonimoa dela.
Eta harremanetan jartzen banaiz?
Anonimoa eta doakoa
Dohainik eta anonimoki hitz egingo duzu esperientzia eta prestakuntza duen boluntario batekin.
Zeuk erabaki
Enpatiaz entzun eta orientatuko zaitugu, zure baliabideak aurkitzen lagunduz, zure erabakiak eta denborak errespetatuz. Zuretzat garrantzitsua bada, beti pertsona berarekin hitz egingo duzu.
Kanpora epaiak!
Pertsona horrek erabakiak hartzeko orientazioa emango dizu.
Laguntza profesionala
Beharrezkoa bada, psikologo batek ere arreta eman ahal izango dizu doan.